Gauzak direna balira

Gauzak direna balira. [Habanako gaukaria]

Nº:
41
Editorial:
Pamiela editorial
EAN:
9788491722083
Año de edición:
Materia
NARRATIVA
ISBN:
978-84-9172-208-3
Páginas:
320
Encuadernación:
RUSTICA
Idioma:
EUSKERA
Ancho:
130
Alto:
190
Disponibilidad:
No disponible
Colección:
Upaingoa Saila

Descuento:

-5%

Antes:

19,00 €

Despues:

18,05 €
IVA incluido
Avisar disponibilidad

Egiten du inork lo kartzelatik urkabera daraman gurdian? ?galdetzen zuen John Donnek?. Guk, ostera, erdi oharkabean egiten dugu normalean amaren sabeletik edonongo hilobira arteko bidea.
 
 Gauzak direna balira literaturaren bidezko itzartasun ariketa da. Izan  dezagun arreta eta ardura behintzat, kondenatuta gaudenez gero. 
 Idazkera eta liburu molde baten hirugarren partea da. Bizitzea ez al da oso arriskutsua? izan zen lehenengoa, Airea ez da debalde bigarrena, eta Gauzak direna balira hau da azkena. Habanako gaukaria azpitituluarekin heldu den trilogia. Gaukaria: neologismo natural horrek iradokitzen du iluntasunari eta lozorroari kendutako izkribuak direla.
 
 Habanako bazter-auzo batean bizi da idazlea 2019ko urritik 2020ko pandemiaren udaberrira arte. Baina, bere gogoetak egunerokotasunetik hedatzen dira espazioan eta denboran. Saiakera politiko eta filosofikoa (isonomia, isegoria, isomoiria eta isotimia) saiakera historiko eta literarioarekin (Prospero, Kaliban, Ariel, Saikoratz) hariztatzen da. Iragan koloniala eta propietarista presente dago gizartean, gizajaletasuna desagertuko dela ematen duen arren, gizakia ez zaiolako gustatzen gizakiari. Deskribaketatzat ala mikroipuintzat har daitezkeen pasarteak daude (agureari poliklinikora laguntzen dion tximeletarena, edo, apagoian agertzen den kokuioarena). Antilletako hitzez (mamei, batei, bohio, baje, jaba, nasobuko), eta bertako ahaztuez (hain gabe, haindu) aberastuz doa euskara.
 
 Baina, literaturaren epidiktikotasunaz mesfidatzen da autorea, literatura ez delakoan ez edertia ez lehiaketa, baizik kondenatuaren bizitzarekiko arreta?

Otros libros del autor en Giner Papeleria

Materia en Giner Papeleria

  • El genuino sabor -5%
    Titulo del libro
    El genuino sabor
    Cebrian, M4ercedes
    Random house
    Durante su infancia, a Almudena le gustaba dar vueltas a un globo terráqueo decorativo y escoger un punto al a...
    No disponible

    17,90 €17,01 €

  • El Cuáquero -5%
    Titulo del libro
    El Cuáquero
    Nº 49
    McIlvanney, Liam
    Editorial catedral
    Una ciudad presa del miedo. Un asesino en serie. Un inspector con todo  por demostrar.  Glasgow, 1969...
    No disponible

    21,00 €19,95 €

  • EL AMIGO AMERICANO -5%
    Titulo del libro
    EL AMIGO AMERICANO
    Highsmith, Patricia
    Rba
    DISPONIBLE (Entrega en 3-4 dias)

    6,00 €5,70 €

  • Los filósofos oscuros -5%
    Titulo del libro
    Los filósofos oscuros
    Nº 257
    Thomas, Gwyn
    Siruela
    Sexo, crimen y un devastador humor negro vertebran estas tres novelas cortas de los años cuarenta. En Oscar, e...
    No disponible

    22,00 €20,90 €

  • Pedalar amb tu -5%
    Titulo del libro
    Pedalar amb tu
    Nº 391
    Vall Buch, Samantha
    Pages editors
    Aquesta és la història d'un xiuxiueig. Una antiga bicicleta es converteix en altaveu de vides i alhora e...
    DISPONIBLE (Entrega en 1-2 días)

    19,00 €18,05 €

Pamiela editorial en Giner Papeleria